Getxo Jazz

HISTORIA
1975ean sortu zen, San Ignazioko jai-batzordeak antolatuta. Lehen urteetan, Donostiako Jazz
Jaialdiaren lankidetza izan zuen, hain zuzen ere, Nazioarteko Lehiaketako taldeak bertara bidaltzen
baitzituen. Anekdota moduan esan behar da oraindik ezezaguna zen Sting Getxon aritu zela (LAST
EXIT taldeko kide moduan). Tete Montoliu ere aritu zen.
Algortako Portu Zaharrean egiten zen, aire zabalean. Bitarteko gutxi zegoen, eta bitartekoen gabezia
horri borondate askorekin egiten zitzaion aurre. Antolaketa amateurra zen, baina lehen urteetan
arrakasta handia izan zuen.
Urte batzuetan, Jaialdiak egoera ezegonkorra bizi izan zuen. Iraupena, kokapena, eta abar aldatu
zituen, Jai Batzordearen aurrekontu urriaren arabera ia beti. Bi urtez ez zen antolatu, jairik ere ez
baitzen egin.
1985ean Getxoko Kultur Etxearen (udal erakundea) esku geratu zen, San Ignazioko Jai
Batzordearekin bat eginez. Bitarteko gehiago izaten hasi zen, eta horren emaitza moduan, jazzaren
munduko irudi handiak etorri ziren gugana (Art Blakey, Tony Williams, Freddie Hubbard, ….).
Fadurako frontoietan egiten zen.
Getxoko Jazz Jaialdiko Taldeen Lehiaketa 1986an sortu zen, eta estatu mailakoa zen. Helburua
estatuko musikariak babestea eta bakoitzari bere espazioa eskaintzea zen. Lehen urte honetan,
estatu osoko 9 banda aurkeztu ziren. Getxoko Jaialdia bere nortasuna lortzen hasi zen. Kontzertuak,
Faduran egiteaz gain, San Nikolas plazan ere egiten ziren, aire zabalean.
1989an, gure Jaialdirako urrats garrantzitsua eman zen: EUROPAR JAZZALDIA bihurtu zen.
Espezializazio hori lortu zuen, Kontinente Zaharrean aniztasun eta kalitate handiko jazza egiten
delako, eta gainera, ia-ia ez delako programatua. Hori dela eta, oro har, oso ezezaguna da. Artista
ezagunen eta ezezagunen konbinazioa eskaintzen da, kalitatea premisa moduan hartuta beti. Jan
Garbarek, Stephane Grapelli, Toots Thielemans, Didier Lockwood, Carles Benavent, NHOP, Paco
de Lucía, Martial Solal, John McLaughlin, Joe Zawinul eta artista oso gazteak, ezezagunak, Europan
jazzaren etorkizuna markatuko dutenak, edo gaur egungoa dagoeneko markatzen ari direnak: Doky
anaiak, SFEQ, Gerard Presencer, Rosario Giuliani, Thomas Hass, Nigel Hitchcock….
1991n, urtero 40 banda inguru biltzen zituen lehiaketa sendotu egin zen. Talde irabazleak CD bat
grabatu ahal zuen.
Bilakaera logikoa 1994n gertatu zen: Taldeen Lehiaketa ere Europarra eta Gaztea bihurtu zen (30
urtera arteko musikariei eskainia). Lehen urte honetan, 30 talde aurkeztu ziren (15 Europakoak eta
15 Estatukoak).
Urte batzuetan, parte-hartzaileen kopuruak gora eta gora egin zuen, eta urteren batean 80 taldetik
gora aurkeztu ziren. Urtero gehienez Europako 15 herrialde ingurutako 50 taldek parte hartu ahal
dutela ezarri da.
Diruzko sariez eta CD bat grabatzeaz gain, talde irabazleak kontzertu sorta bat eskain dezake
hainbat jaialdirekin lortutako akordioei esker, hala nola: Elorrio, Palma Mallorcakoa, Eivissa eta
Hoeilaart Belgikan.
Programazioa ere bilakatu egin da. 2001ean, Jaialdiaren 25. urteurrenean, Estatu Batuetako
Branford Marsalis saxofoi-jolea Getxon aritu zen. Ordutik, Amerikako jazzaren izen handiak gure
jaialdiko agertoki nagusitik igarotzen dira, hala nola Michel Camilo, The Manhattan Transfer, McCoy
Tyner, John Scofield, Chucho Valdés, Lee Konitz, Archie Shepp, Paquito D’Ribera, Dee Dee
Bridgewater…
Gaur egun, Bihotz Alai plaza Jaialdiaren egoitza nagusia da. Kontzertuak aire zabalean egiten dira,
baina karpa bat jartzen da, oztopo klimatologikoak saihesteko. Hirugarren Milurtekoa saila ere
badago, musikari gazteei eskainia, udalerriko plaza desberdinetan; jam-session izenekoak egiten
dira Piper´s Irish Puben, eta urtero, marching band batek udalerriko kaleak zeharkatzen ditu.
Gaur egun, Getxoko Jaialdia erabat sendotuta dago. Bi gauza lortu nahi ditugu: gaur egun munduan
egiten den jazzik onena erakustea, eta aldi berean, etorkizuneko artista berriak aurkitzen dituen
Jaialdia izatea.

HISTORIA
Nace en 1975 organizado por la Comisión de Fiestas de San Ignacio, y los primeros años cuenta
con la colaboración del Festival de Jazz de Donostia, que envía grupos de su Concurso
Internacional. Como anécdota, señalar la presencia en Getxo de un Sting todavía desconocido
(miembro del grupo LAST EXIT). También actúa Tete Montoliu.
Se celebraba en el puerto Viejo de Algorta, al aire libre. Había muy pocos medios, que se intentaban
suplir con mucha voluntad. Era una organización amateur, pero en los primeros años tuvo mucho
éxito.
Durante unos años el Festival se mantiene en unas condiciones precarias, cambiando su duración,
localización etc., dependiendo casi siempre del poco presupuesto de que disponía la Comisión de
Fiestas. Dos años incluso no se celebra, por no celebrarse las fiestas.
En el año 85 lo asume el Aula de Cultura de Getxo, institución municipal, de común acuerdo con la
Comisión de Fiestas de San Ignacio. Empieza a disponer de más medios, lo que se traduce en la
presencia de gigantes del jazz mundial (Art Blakey, Tony Williams, Freddie Hubbard, ….). Se celebra
en los frontones de Fadura.
El Concurso de Grupos del Festival de Jazz de Getxo nace en 1986, y es de nivel estatal. El objetivo
es apoyar a los músicos estatales y ofrecerles un espacio propio. Este primer año se presentan 9
bandas de todo el Estado. El Festival de Getxo empieza a conseguir su propia identidad. Además de
en Fadura, hay conciertos también en la Plaza San Nicolás, al aire libre.
En 1989 se produce un paso importantísimo en el devenir de nuestro Festival: se convierte en
EUROPAR JAZZALDIA. Esta especialización viene dada porque en el Viejo Continente se practica
un jazz de gran variedad y calidad, que además apenas es programado, por lo que es, en general,
muy desconocido. Se ofrece una combinación de artistas consagrados y desconocidos, siempre con
la calidad como premisa. Jan Garbarek, Stephane Grapelli, Toots Thielemans, Didier Lockwood,
Carles Benavent, NHOP, Paco de Lucía, Martial Solal, John McLaughlin, Joe Zawinul así como
artistas muy jóvenes, desconocidos pero que marcarán el futuro del jazz en Europa, o incluso lo
están marcando ya: los hermanos Doky, SFEQ, Gerard Presencer, Rosario Giuliani, Thomas Hass,
Nigel Hitchcock….
En el año 1991 se fortalece el Concurso, al que ya concurren cerca de 40 bandas cada año,
mediante la grabación de un CD para el grupo ganador.
Una evolución lógica se produce en 1994: el Concurso de Grupos se convierte también en Europeo
y Joven (dedicado a músicos hasta los 30 años). Este primer año se presentan 30 grupos (15
europeos y 15 del Estado).
Tras unos años en los que el número de participantes asciende paulatinamente, hasta llegar a
presentarse más de 80 grupos, la participación de los grupos se ha estabilizado en 50 grupos cada
año de unos 15 países europeos.
Además de los premios en metálico y de la grabación de un cd, es muy importante para el grupo
ganador la serie de conciertos que ofrecen gracias a acuerdos logrados con distintos festivales,
como el de Elorrio, Palma de Mallorca, Ibiza y Hoeilaart en Bélgica.
También la programación va evolucionando. En el año 2001, 25 aniversario del Festival, actúa el
saxofonista estadounidense Branford Marsalis en Getxo. Desde entonces los grandes nombres del
jazz americano pasan por el escenario principal de nuestro festival, entre otros Michel Camilo, The
Manhattan Transfer, McCoy Tyner, John Scofield, Chucho Valdés, Lee Konitz, Archie Shepp,
Paquito D’Ribera, Dee Dee Bridgewater…
Actualmente, la Plaza Biotz Alai es la sede principal del Festival. Es al aire libre, pero se instala una
carpa que elimina las posibles dificultades climatológicas. También se celebra la sección Tercer
Milenio, dedicada a músicos jóvenes, en distintas plazas del municipio; se celebran jam-session en
el Piper´s Irish Pub y cada año una marching band recorre las calles del municipio.
El de Getxo es en estos momentos un Festival plenamente consolidado. Pretendemos dos cosas:
mostrar el mejor jazz que se hace hoy en día en el mundo, y a la vez ser el Festival del
Descubrimiento de nuevos artistas cara al futuro.

Comments are closed